Aldiri, arkitektura eta abar / 1 zenbakia: Babes ofizialeko gizartea / 10 zenbaki zozketan!

Aldiri, arkitektura eta abar aldizkariak bere lehen zenbakia argitaratu du. Euskara utsean idatzitako lehen arkitektura aldizkaria dugu hau, guk dakigula behintzat, eta nahiz eta eskolan bertan sortu ez den, bertan badu sustrai sakona eta ortaz bertan “jaio” eta “bizi” garenon artean pozteko albiste bat da hau.

Argitarapen berri hau ospatzeko, aldirik arkitekturaz.com en bitartez, lehen zenbaki honen hamar ale zuen artean zozketatzea erabaki du, zuzen zuzenean, dohainik eta galdera erraz bati zuen erantzuna emanez besterik ez:

Zeintzu izango litzateke zuretzak aldirik, etorkizunean jorratu beharreko gaiak? (Bakarra ematearekin nahikoa da)

Zure erantzuna, zure izen abizenekin batera artikulu honen komentarioetan utz ezazu, baleko helbide elektroniko batekin (tokatzen bazaizu, zurekin kontaktuan jar gaitezen). Zozketa Apirilaren 30-ean egingo dugu, eta hemen bertan jarriko ditugu irabazleen izenak.

Aldiri, arkitektura eta abar (1. zenbakia – babes ofizialeko gizartea)


Kalitatea eta iraunkortasuna behin eta berriro errepikatzen digute etxebizitza-sailburuek, hitzok mantra berria osatuko balute bezala. Egungo babes ofizialeko etxebizitzen kalitatea orokorki ukatzerik ez dago, bai diseinuari bai eraikuntzari dagokienez. Politikak, halaber, zuzentze-bidean daudelakoan gaude -eskubide bat zozkatzeak eragiten dituen zalantza guztiekin-, azalera-eskubidearen formula gauzatzen hasi zen unetik. Hala ere, gizarte bat bereizi gabe diruz laguntzea ez da hezteko modurik iraunkorrena. Gaude alokairu soziala dela jarraitu beharreko lan-ildorik bidezkoena, babes ofizialeko gizarte bat osatzerik nahi izan ezean.
Balio beza Aldiri aldizkariaren lehen zenbaki honek gaiaren inguruko hausnarketa eragiteko.


Hari honi jarraiki gauzatzen da aldiriren lehen alea. Bertan elkarrizketak, erreportaiak, iritzi artikuloak  eta abar (tituluak berak dioen bezala) aurkitu ahal izango dituzue besteak beste. Ilustrazio ugari eta diseinu zaindua ditu, baita humorerako zatia ere komiki eta ale honetan planteatzen den “jolas” batekin.

Euskeraz eta arkitekturari buruz aldizkari bat egiteak, endogamikoan endogamikoa izatera eraman zaitzake, baina aldiri topiko honetatik erabat at dago, gainera gogor sartzen da gaur egun gauden momentu eta gizartean, bai arkitektura aldetik, baita arkitekturak gizartean eta ortaz, guztiongan duen eraginean.

Ahal izanez gero, galdu ez beharreko aldizkaria da hau gure ustetan, eta hemen dohainik ale bat lortu dezakezu, beraz, ez galdu aukera eta parte hartu zozketan. Zorte on!

9 pensamientos en “Aldiri, arkitektura eta abar / 1 zenbakia: Babes ofizialeko gizartea / 10 zenbaki zozketan!

  1. nik uste ondo egongo litzatekeela gaur egun (batez ere) gure inguruan egiten diren plan orokorrei buruzko ausnarketa bat egitea, zer proposatzen duten hemen ta zer egiten duten beste herrialde batzuetan.

  2. Hurrengo zenbaki baten garatzekotz, nire iritzian, interesgarria litzateke arkhitekto gazteen belaunaldi berriaren bizitzetxeak analizatzea; zer ekartzen duten eurekin, zer hausnarketa, zer filosofia, zer semantika, zer material, zer eraikintza sistema, eta abar.

    Adibidez:
    http://www.rex-ny.com/
    http://www.alejandroaravena.com/
    http://www.barozziveiga.com/
    http://fashionarchitecturetaste.com/
    http://big.dk/
    http://architectureforhumanity.org/
    http://www.serie.co.uk/
    http://www.philipperahm.com/
    http://www.6a.co.uk/
    http://www.i-mad.com/index.asp?go/#/news/all
    http://work.ac/
    http://jnyi.jp/
    http://www.jdsarchitects.com/
    http://www.iba-bv.com/
    http://www.carmodygroarke.com/

    http://www.feld72.at/

    Post scriptum: nere ustetan inportanti isengo san eskolako euskerasko adarretik pasa diren ikaslik, baia interrestatalitatin dausenegas kontaktatzi, ta euren proiektuegas serbait itxia. Nik badakit badausela ikaslik London-en, Tokyo-n, Rotterdam-en edo New York-en. Segatik es dosue euren lanak erakusten?

  3. Nik eskolara begiratuko nuke, hau da, suposatzen da eskolatik irten arte ez garela arkitektoak, baina egitan titulua eskuratu aurretik asko eta asko dira beste tituludun batzuk baino arkitektoagoak. Ortaz, ze arkitektura egiten da eskolan, ze pentsatzen dute ikasleek etorkizuneko arkitekturari buruz, ze desio, ze ikuspegi duten… gai ohiek jorratuko nituzke.

  4. Arkitekturatik hain urruti ta aldi berean hain gertu egunero ematen diren administrazioko kontuei/iskanbilei buruz jakitea interesgarria izango litzateke.

  5. Eskola amaitu dutenen bizitza/proiektuak erakustea interesgarria litzake, karrera amaitutakoan zer bide dauden ikusteko. Nun hasi diren lanean, ze lan egiten duten, edo ez duten lanik aurkitu….nolakoa den beren eguneroko bizitzi , anekdotak…

  6. Euskal Herriko gaur egungo arkitekturak dauzkan kanpoko arkitektura ezberdinen influentziak eta parekotasunak aztertzea interesgarria litzateke, bai teoria mailan, bai praktika mailan ere.
    Alderantzizko ikuspuntua plazaratzea ere ez legoke gaizki: zer eragin izan du Euskal Herriko arkitekturak inguruan dituen errealitate ezberdinetan?

  7. nik ere arkitekturaren irakaskuntzaren inguruko gaia proposatuko nuke, baina modu zabalago batean: zer da arkitektura ikastea? praktika profesionalaren simulakro bat (eta zer da praktika hori gaur egun)? tresna tekniko batzuk ikastea? izaera kritiko/teoriko bat eraikitzea? munduan forma oso ezberdinetan irakasten da arkitektura, adibidez, modu anglosajona (oso teorikoa) eta europear tradizionala (generalagoa). nola kokatzen gara gu horretan?

  8. Nere ustez, gure inguru hurbilean egiten diren proiektu ezezagunak aztertzea litzateke interesgarria, betiko eraikin famatu horiekin zerikusi handirik izan gabe ere, kalitatea mantentzen saiatzen direnak.

  9. Pingback: Aldiri aldizkariaren irabazleak – Ganadores de la revista Aldiri

Los comentarios están cerrados.